LIVING LAB
Zerbitzuak
Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaia Connected Corridorren bitartez, ikertzaileen eta enpresen eskura jartzen ditu azpiegitura guztiak, mugikortasunarekin eta azpiegiturekin lotutako teknologiak garatzeko esperimentazio-ingurune gisa erabiltzeko.
1.200 km baino gehiago 2, 3 edo 4 erreiko errepide-autobideetan, TEN-T sarearen barruan (Europa barneko garraio-sarea), ingurabideak, autobiak, nazionalak, autonomikoak, probintziakoak, 35 tunel baino gehiago, 900 egitura baino gehiago, 700 ezpondtik gora, zerbitzubideak, aparkalekuak, atsedenlekuak, kontrol-zentroak, neguko biltegiak…
Bizkaia Connected Corridorren izango diren hedapen teknologikoetan – CCAM hedatzea, azpiegitura adimendunak eta digitalak hedatzea, DataHub hedatzea – proiekturako behar teknologikoak asetzen ez badira, ez dago arazorik, Bizkaiko Foru Aldundiaren azpiegituren katalogoan azpiegitura egokia aurkitu, eta azpiegitura hori proba-agertoki berri gisa erabiltzea eskatzen da, horrekin lotutako hedapen teknologikoarekin.